jueves, 22 de noviembre de 2012


ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA.

ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.

ILUNTASUNA.

Minimal Art

Minimal art Amerikako pintura- eta eskultura-mugimendua, 1960 inguruan New Yorken sortua. Espresionismo abstraktuaren subjektibotasunaren eta erromantizismoaren aurka sortu zen, eta artearen izaera anonimoa azpimarratu zuen, sarritan forma erraldoi, geometriko eta kolore soilez, obraz kanpoko erreferentziak deuseztatzeko asmoz.

                                           

Neoplastizismoa

Neoplastizismoa abangoardiako arte mugimendu bat da, 1917an Piet Mondrianek Herbeheretan sortua. Aurrerago Mondrianek Theo Van Doesburgekin batera mugimenduaren ardatza izango zen 'De Stij' sortu zuen. Pintura, eskultura, arkitektura eta diseinuan eragina izan zuen.
Neoplastizismoa Piccaso eta Braqueren kubismoaren teorietan oinarritu zen. Oinarrizko koloreek, beltzak eta zuriak kolore guztiak ordezkatu zitzaketela uste zuten eta lerro horizontal eta bertikalek berriz marra guztiak.


Mark Rothko



Mark Rothko

Mark Rothko, Dvinsk, 1903 - New York, 1970, Estatu Batuetako pintorea izan zen, jatorriz errusiarra.
1913an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta Oregonen egin zituen ikasketak. 1921etik 1923ra, arte ederrak ikasten aritu zen Yale Unibertsitatean, eta, gero, New Yorkera joan zen. Denboraldi batez Max Weber artistarekin lan egin zuen Arteko Ikasleen Ligan (1926). Hurrengo urteetan, gizarte-gaiak landu zituen batez ere, eta espresionismoaren kolore bizi landuak erabili zituen koadroetan. 1935ean, The Ten taldea osatu zuen, Gottliebekin batera.
Bigarren Mundu Gerran, Surrealismoaren bidetik jo zuen. Pintura ez figuratiborantz lerratu zen ondoren, eta, argia eta koloreak nahasiz, iradokizun askotako koadroak lortu zituen. Kolore beltza eta grisa erabili zituen ia soilik azken urteetan.
Forma abstraktuak bakuntzen zituen heinean, formatuak handitzen zituen, harik eta horma-irudietara iritsi zen arte (1949-1950), New Yorkeko espresionismo abstraktuan ohikoa zen bezala. Barnett Newman, Clyfford Stilll eta Jacson Pollock formatu handiak erabiltzen hasi ziren garai berean, Rothkok kolore biziko bi edo hiru laukitan banatzen zituen eremu handiak. Eremuak eta eremu horien mugak hain ondo lausotzen zituen, ezen koloreen bakuntasun geometrikoa nabarmendu egiten baitzuten. Eremu koloredunek ez zuten inoiz elkar ukitzen. 1969an, gris eta beltzeko koadro-sail bat hasi zuen. Azkeneko lanak kapera baterako egin zituen (1971, Erlijioaren eta Gizakiaren Bilakaerarako Institutuko kapera). 1961ean, erakusketa garrantzitsu bat egin zen Rothkoren lanaren inguruan.
Rothkok bere buruaz beste egin zuen 1970ean. Ameriketako museo handi gehienetan aurki daitezke Rothkoren lanak, batez ere, New Yorkeko MoMA museoan, eta baita Europan ere, besteak beste, Parisko MNAM nuseoan  eta Londresko Tate-Galleryn.

IRLANDA 2012








IRLANDA

Lanpara


Kartulina beltza, kartulina marroia eta folioekin egindako loanpara, argi ilunak sortuz.

Klaustroa


Koloretako arkatzekin eta margoekin  egindako klaustroa, argi ilunak eginez.

Zuhaitza

Txinatar tintarekin egindako zuhaitzak, argi ilunak erabiliz.

Katilua


Arkatzez egindako katilua argi ilunekin jolastuz.